2014ko urriaren 23a
Gaur klasea hasi bezain pronto bloga zabaldu dugu. hainbat sarrera egin ditugu bideoak modu desberdinetan sartzen, irudiak igotzen... Blogarekin lehen kontaktua izan dugu.
2014ko urriaren 24a
Gaur blogaren inguruko hainbat gauza berri ikasi ditut, bloga erakargarriagoa izateko eta elementu bereizgarri berriak txertatuz. Orduan bloga apaintzeari ekin diot.
2014ko azaroaren 14a
2014ko urriaren 30a
Gaur, IKT-en inguruko informazioa bilatzeko denbora izan dugu, aurkitutako informazioa erabiliz eta aurkezpen bat prestatzeko. Blogei buruzko informazio ugari bilatu dut, zer diren, zertarako balio duten eta zeintzuk motak dauden jakiteko esaterako.
2014ko urriaren 31a
Gaur, IKT-en barnean, blogei buruzko aurkezpen eguna da. Prezi programa erabiliz, aurkezpen labur bat egin dugu eta gure tadekideen aurkezpena ikusi eta entzun ditugu. Aurkezpen guztiak desberdinak izan dira eta gauza berriak ikasteko baliagarriak izan dira.
2014ko azaroaren 13a
Gaur, word programa egoki erabiltzen eta bere barnean dauden aukerak erabiltzen ikasi dugu. Nik, gauza sinpleenak erabili ditut beti, gaur, aldiz, hainbat gauza berri ikusi ditut eta erabiltzen hasi naiz. Horretarako e-gelako testu bat eraldatu dugu word eskaintzen dituen aukerak erabiliz.
Gaur, proiektuko taldeak osatu ditugu. Ni, Alberto, Josemi eta Mariarekin egingo dut lan. Hasteko talde guztiaren artean taldean lan egitearen alde onak zein txarrak alderatu ditugu eta beste kideen ekarpenak jaso ditugu. Ondoren, JETA eta PASOTEI buruzko testu bat irakurri dugu eta horren inguruan hausnartu dugu. Horrez gain, talde fitxa bete dugu azkar batean.
2014ko azaroaren 20a
Proiektuarekin hasteko taldean bildu gara, egoera irakurri eta hausnartu eta hainbat hipotesi proposatu ditugu. ondoren, hipotesi eta hausnarketa horiek era batean mantentzeko edota bergogoratzeko popplet platafoman, hitz egindakoari buruzko kontzeptu mapa bat egin dugu.
2014ko azaroaren 21a
Klase honetan, irakasleak kontzeptu digitalari buruzko bideo bat jarri digu guk ikus dezagun. Horrez gain plataforma berri bat erabiltzen ikasi dugu. Plataforma nahiko baliagarria hainbat informazio gorde eta ez ahazteko. Delicious izena daukan plataformak. Bertan informazio interesgarria duten web guneen linkak gorde ditzakegu.
2014ko azaroaren 27a
Proiektuarekin jarraitzeko, gaur hainbat webgune interesgarri arakatu ditugu, bertan gure proiektuan lagunduko digun informazio interesgarria aurkituz. Taldekide bakoitzak, link bat arakatu eta ikasle gidan aurkitzen den fitxa bat bete du, link horien informazioarekin betez.
2014ko azaroaren 28a
Gaur, unitate didaktikoari bueltan emoten egon gara. Helburuak, edukiak, nori zuzenduta... zehazten eta gure artean eztabaidatzen. Hortaz, unitate didaktikoan lan egiten aritu gara.
2014ko abenduaren 11a
Gaur, 5.8. ariketa egin dugu. Unitatearen baitan dauden elementuak zehaztu ditugu, erabilgarritasuna behatu dugu eta unitateari forma eman diogu.
2014ko abenduaren 12a
Gaur, proiektuaren azken atazekin ibili gara. unitate didaktikoari azken begirada bota diogu, zer falta den eta zer aldatu behar dugun jakiteko. aurkitutako akatsak aldatu eta aurkezpena prestattzen hasi gara, izan ere, hurrengo astean aurkeztu behar dugu.
2014ko abenduaren 18a
Gaur, unitate didaktikoa aurkezteko eguna izan da. Talde batzuk unitate didaktikoa aurkeztu dute, Horien artean gure taldea egon da. guk aurkezpena egiteaz gain, besteon unitate didaktikei buruzko aurkezpenak entzun ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina